top of page
Pasa den Azaroaren 27 eta 28an Ziberkazetaritzaren Nazioarteko Kongresuaren IX edizioa eman zen. Bilboko Bizkaia Aretoan bildurik, "Berrikuntza eta ekintzailetza adientzuen zerbitzuan" gaiarekin hainbat aditu nazional eta internazionalen adierazpenak entzunak izan ziren.
​
Aditu horien artean Steve Paulussen (University of Antwerpen, Belgium), Laura Ahva (University of Tampere Finland), Amanda Brouwers (University of Groningen) eta José Alberto García Avilés aurkitzen genituen, haien hitzaldiak eskainiz.
​
Bi egun horietan zehar, gero eta gorakada handiagoa duten hedabide digitaleei buruz eztabaidatu egin zen, honek dakarren metodologia-aldaketak mahai gainean jarriz.

ZIBERKAZETARITZA NAZIOARTEKO IX. KONGRESUA

Manuel José Morales Antioquia Unibertsitatearen irakaslea da, Medellinen (Kolonbia). Irakasle kolonbiarra Ziberkazetaritza Nazioarteko IX. Kongresura hurbildu zen eta bigarren jardunaldiaren mahai inguruan galdera interesgarri bat egin zuen. Ondorioz, nahiz eta programan prestatuta ez egon, 15 minutuko hitzaldi bat burutu zuen entzule guztien aurrean. “Kanala mezua da” izeneko hitzaldia aurkeztu zuen, ziberkazetaritzaren alor desberdinak aztertuz.

 

Manuel José Moralesek hurrengo esaldiarekin hasi zuen bere hitzaldia: “Azken urteetako garapen teknologikoa dela eta, aldaketa handia eman da ziberkazetaritzan eta kanala garrantzia handia lortu du”. Gainera, Antioquia Unibertsitatearen irakasleak azaldu zuenez, “hipertestua, hipermedia eta testu birtuala garrantzia handia duten kontzeptuak dira. Gaur egungo komunikazio digitalean egindako inbestigazio proiektuek kontzeptu hauek jorratu behar dituzte”.

 

Bere hitzaldiarekin amaitzeko, Manuel José Moralesek hurrengo galdera bota zien Bizkaia Aretora hurbildu ziren entzule guztiei: “Nor da kazetaria gaur egun?”. Azkenik,  konferentzian zehar aipatutako hainbat ondorio atera eta hauek azaldu zituen.

Manuel José Moralesek programan prestatuta ez zegoen hitzaldi bat burutu du Ziberkazetaritza Nazioarteko IX. Kongresuan

“Zer ikas dezakegu hedabide eraberritzaileengandik” izenburuarekin mintzatu zen  José Alberto García Ziberkazetaritza Nazioarteko IX. Kongresuan. Kongresuaren bigarren egun honetan, azken urteotan gehien berriztatu diren hedabideak izendatu zituen eta berrikuntza horien atzetiko lana azaleratu egin zuen.

 

José Alberto García, Elcheko Miguel Hernandez Unibertsitatetik etorritako irakaslea, interneten dagoela hedabideen berrikuntza adierazi zuen. Esaterako, besteen artean, El Confidencial, ElDiario.es, Civio fundazioa eta vis a vis izendatu zituen hedabide berritzaile gisa, hauek guztiak hedabide digitalak izanda.

 

Halaber, berriztatzeko beharraren berri emateko, The New York Times aldizkariaren adibidea jarri zuen, zeinek kazetari talde bat antolatu zuen aldizkaria gaur egungo merkatuan integratua egoteko. “The New York Times-ek eraberritze-estrategia bat planteatzen badu, Espainiako hedabideek hori berdina egin behar dute ere”, adierazi zuen García irakasleak.

 

Entzulegoaren parte-hartzearekin aberastu zuen hitzaldia José Alberto Garcíak, hauei hausnarketa-galderak botaz. Izan ere, Garcíak adierazi zuen moduan: “Erabiltzaileekiko interakzioa inplementatu behar dugu”.

José Alberto García: “Eraberritzen ez den hedabidea hilda dago gaur egun”

Laura Ahva: “Herritarrak eta kazetariak batera harreman estuan lan egiteko moduak existitzen diren ikusi nahi izan dut”

Ziberkazetaritza Nazioarteko IX. Kongresuaren lehenengo egunean, Laura Ahva entzuteko aukera izan genuen. Kongresuan “Praktikaren teoriaren bidez aztertutako kazetaritza parte-hartzailea: online aldizkari eleaniztunen kasua eta boluntarioetan oinarritua” izendatutako hitzaldia aurkeztu zuen. Gaur egun Finlandiako Tampere Unibertsitatean irakasle eta ikertzaile lanetan ari da. Eta Digital Journalism izeneko argitaletxearen kide da.  

 

Bere ikerkuntzei buruz ere mintzatu zen, interesgarrienen artean: zerk eragiten duen jendeak hedabideetan parte-hartzeak eta kazetari profesionalei zer iruditzen zaien audientzien parte-hartze aktibo hori. Baina argi utzi nahi zituen gaiak 2 izan ziren. Alde batetik, kazetaritzaren ikerkuntzari buruzko praktikaren teoria. Eta bestalde, berri parte-hartzaileen antolamenduen ikuspuntuak.   

 

Aipatu zuen ere garrantzitsua dela ulertzea nola kazetaritzak eta hedabideek esfera publikoari forma ematen dieten. Eta honen harira beste galdera bat sakondu zuen: Esfera publikoa adituen,  politikoen eta ekonomisten menpean dago ala herriaren proposamenek ba al dute tokirik?

 

Entzuleen galdera batzuekin eman zion amaiera hitzaldiari, galderetarako oso aproposak izan ziren jorratutako gaiak, entzuleen artean Laurak aipatzen dituen herritar edo publiko kazetariak baitzeuden.

Hedabide digitalen teknika eta estrategia berritzaileei buruzko hitzaldia, Ziberkazetaritza kongresuko bigarren jaurdunaldian

Ziberkazetaritza kongresuko bigarren jaurdunaldian zenbait hedabide digitaletako profesionalak batu ziren, ziberkazetaritzaren etorkizunari eta erabiltzen dituzten innobazio teknikei buruz hitz egiteko. Profesionalek haien hedabideen garapen digitala azpimarratu zuten: Nacho Cardero (El Confidencial), Juan Rogelio Montes (Columna Cero), Iñigo Saenz de Ugarte (El Diario) eta Laura Saez (El Español)

 Gaur egungo innobazio teknikei dagokienez, 4 bereizi zituzten: Webdocs (dokumental interaktiboak), Cotizaliako “Bot”-ak (Politibot, adibidez), mapa interaktiboak eta erreportaje sakonak.

​

Haien arabera, formatu berriak frogatzea ezinbestekoa da erabiltzaile gehiagotara heltzeko. Izan ere, hedabideen biziraupena berrikuntzarekin erabat lotu zuten.

Nacho Carderok argi adierazi zuen “El Confidencial” hedabidea berrikuntzan oinarritu dela: “Edukian eta influentzian inbertitzeari esker, hedabide digital garrantzitsua lortu dugu”. “Teknologian lehiakorrak izateko laborategi bat sortu dugu ere, formatu berrietan jarduteko”, gaineratu zuen Carderok.

​

Horrez gain, hedabideen neutraltasunari buruz hitz egin zuten. El Español-eko Laura Saez-ek argi adierazi zuen egunkarien objektibotasun-erronka: “iraunkortasun finantziariorik gabe oso zaila da kazetaritza independentea”.

Koldobika Meso: "Kongresu honen helburu nagusia Ziberkazetaritza hurbiltzea da"

EHUko Kazetaritza II saileko zuzendaria eta Ziberkazetaritza Nazioarteko IX. Kongresuaren arduraduna den Koldobika Mesori eginiko elkarrizketan, Kongresuaren antolaketa eta honek aurten izandako oihartzunari buruz hitz egin zuen.

Aken berrietaz ohartu nahi?

Izan gure komunitatearen parte eta ez galdu gure argitarapenak!

Mezuren bat bidali nahi?

¡Bien! Mensaje recibido

© 2023 por "Lo Justo". Creado con Wix.com

bottom of page