top of page

Pablo Ibarren heriotza zigorrari buruzko hitzaldia eman da Leioako Irakasleen Unibertsitate Eskolan

Martin AZKOITIA eta Markel BILBAO

Pablo Ibarren heriotza zigorrari buruzko hitzaldia izan zen atzo, Leioako Irakasleen Unibertsitate Eskolan. Pablo Ibarren abokatua den Benjamin Waxman eta Patxi Etxebarria, EHU-ko Zuzenbide Prozesaleko Katedraduna, konferentzia burutu zuten. Benjamin Waxmanek 2006. urtetik Pablo Ibarren apelazio prozesua aurrera eraman du, 2018ko martxoaren 5ean izango den epaiketa berria lortuz.

 

Pablo Ibarren kasua 1994an hasi zen, Browardeko (AEB) poliziak hiru gorpu aurkitu ostean Floridako Estatuaren etxe batean. Ikerketak egin eta gero, Floridako Auzitegi Gorenak Seth Peñalver eta Pablo Ibarren aurkako salaketa adierazi zuen 1994ko abuztuaren 25ean. Orain arte, hiru epaiketa egon dira hispano-amerikarraren kasua argitzeko. Hirugarren epaiketan, 2000ko ekainaren 24an hain zuzen ere, Pablo Ibarrek heriotza zigorrera kondenatua izan zen.

​

Euskal Herriko Unibertsitatean egindako hitzaldian azaldu zuten bezala, 2016an Floridako Auzitegi Gorenak  azken epaiketa bat egiteko aukera eman zion Pablo Ibarren abokatuari. “Nire erantzukizuna ez da jakitea  nor izan den hiru biktimen hiltzailea”, adierazi zuen Benjamin Waxmanek EHU-ko konferentzian. Hortaz aparte, abokatu amerikarrak gehitu zuenez: “Abokatua naiz eta nire lana da, baina bi arrazoiengatik ekin nion Pablo Ibarren defentsari: bere azalpenak konbentzitu nindutelako eta heriotza zigorraren aurka nagoelako”.

 

Horrez gain, EHU-ko Zuzenbide Prozesaleko Katedraduna den Patxi Etxebarriak azaldu zuenez: “Heriotza zigorra Floridan eta Amerikako Estatu Batuetan  indargabetzea nahiko genuke”. Patxi Etxebarriak hispano-amerikarraren kasua aztertu du Espainiar justiziaren ikuspuntutik, bi kultura judizial desberdinak direla azpimarratuz.

​

Pablo Ibarren kasuari buruzko informazio gehiago webgune honetan: http://www.pabloibar.com/caso-pablo-ibar/

Benjamin Waxman (Pablo Ibarren abokatua) EHU-ko hitzaldian. Argazkia: UPV/EHU

Pertsona ez binarioentzako komunak jarriko ditu EHUk

EHUko eskoletan eta fakultateetan hirugarren komun bat instalatuko da aniztasun sexualari erantzuteko

Maialen APOITA eta Anton GARAITA

 

Emakumezkoentzako komunetaz eta gizonezkoentzako komunetaz aparte, Euskal Herriko Unibertsitateak hirugarren komun bat instalatuko du pertsona ez binarioentzako; hau da, ezta gizonezko ezta emakumezko identifikatzen ez diren pertsonentzako. Erabaki hau 2014an abiatutako II Berdintasun Planaren neurri bat da, zein “genero eta orientazio sexual desberdineko pertsonen arteko berdintasuna” lortzea du helburu.

 

Pertsona ez binarioentzako komunak instalatzeko eskaera Donostian egoitza duen Hezkuntza, Filosofia eta Antropologiako fakultateak egin zuen eta instituzio akademikoak eskaera onartzeaz aparte adierazi zuen beste edozein fakultate eskaera berdina eginez gero, onarpena jasoko zuela. “Gu erreaktiboak gara eta mota honetako eskaeren aurrean erreakzionatzen dugu”, adierazi zuen Idoia Fernández, EHUko Berrikuntza, Gizarte Konpromisoa eta Kulturgintzako errektoreordeak.

 

Hirugarren komun honen instalazioa ekimen aitzinadaria da Espainiako unibertsitateetan, neurri antzeko bakarra Valentziako Generalitateko Hezkuntza kontseilaritza egindako protokolo bat da non ikasle bakoitzak bere sexu identitatearen arabera erabil ditzake komunak eta ez bere sexu biologikoaren arabera.  

 

Neurri honekin batera, EHUko formularioetan sexuarentzako hirugarren lauki bat jartzearen neurria onartu egin zen: “Emakumezkoa” edo “gizonezkoa” laukien alboan “pertsona ez binarioa” laukia jarriko da. Honekin, arduradun akademikoek adierazi dutenez, “Dibertsitatearen eta pluralitatearen aldeko onarpena, sustapena eta babesa” lortu nahi da.

 

Alberto de la Peña Varonak, mugikortasunaren dekanordeak, bere iritzia eman du:

“ Gaur egungo gizartearekin bat datorren neurri bat da”

Argazkiaren iturria: El País egunkaria.

Multimedia Komunikazio Masterraren inguruko ekitaldia, Leioako GKZ Fakultatean

Xabier Madariagak, “Ur Handitan” programaren aurkezleak, kazetarien lan munduari buruzko hitzaldia eman du ekitaldiaren 9. edizioan

Martin AZKOITIA eta Markel BILBAO

Multimedia Komunikazio Masterraren inguruko ekitaldia izan zen atzo, Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Masterraren zuzendari Terese Mendigurenek azaldu zuenez, Masterraren helburua komunikazioa hedabideen ikuspuntutik eta enpresen ikuspuntutik aztertzea da. Ikasketa planari dagokionez, guztira bederatzi irakasgai egongo dira eta klase teorikoez gain, Master bukaerako lana eta klase praktikoak egingo dira. Klaseak astelehenetik ostegunera arratsaldez (16:00-20:00) emango dira GKZ fakultatean.

 

Zenbait irakasgai berri egongo dira, hala nola: Komunitate Birtualen Kudeaketa eta Idazkuntza. “Komunitate Birtualen Kudeaketaren irakasgaia guk nahi dugun tokira helarazteko izango da”, esan zuen Terese Mendigurenek. Beste aldetik, Masterraren zuzendariak, Idazkuntza irakasgaia “idatzi beharreko” mezua lantzeko izango dela azpimarratu zuen.

 

Xabier Madariagak, EITB-ko kazetaria eta korrespontsala izan zena, Masterraren ekitaldian parte hartu zuen gonbidatu bezala. Bilbotarrak kazetaritzaren lan munduari buruzko hitzaldia eman zuen, haren ikasketak eta esperientziak azalduz. “Ur Handitan” programaren aurkezlea den Xabier Madariagak esan zuenez, lan munduan mugitzeko grina 3. mailan Londresen egindako Erasmus-ean piztu zitzaion. Bere lehen praktikak Ingalaterrako herrixka batean egin zituen “Freelance” moduan. Handik Euskal Irratirako konexioak egiten zituen.

 

Hala ere, bere lanaren arrakasta Jerusalenen hasi zen 22 urte zituenean. Israeleko hiriburura joan zen, irrati korrespontsal bezala lan egitera eta herrialderi buruzko ikasketak burutzera. Bertan, irratirako kronikak prestatzen zituen goizero eta 3 hilabeteko kurtsoa gauzatu zuen. Xabierrek zenbait gertaera garrantzitsu bizi izan dituela azpimarratu zuen, haien artean: Arafaten heriotza, Irakeko gerra Bagdaden eta Haitiko lurrikara.

Multimedia Komunikazio masterraren inguruko hitzaldia eman da Leioako Unibertsitatean

Masterraren 9. edizioaren prentsaurreko honetan Xabier Madariaga ikasle ohia egon da bere esperientzia konpartitzeko

Maialen APOITA eta Anton GARAITA

EHUko Multimedia Komunikazioaren masterraren 9. edizioa hasi da aurten. Masterra aurkezteko prentsaurrekoa eman zen Irailaren 26an Leioako Komunikazioa eta Gizarte Zientzien fakultatean. Bertan azaldu zen bezala, edizio honetan hainbat berrikuntza aurkitzen dira. Gonbidatu berezitzat Xabier Madariaga Eitb-ko kazetaria egon zen, ikasketak bukatu ondoren izan zuen lan-esperientziaz mintzatzeko.

 

Teresa Mendigurenek, masterreko zuzendariak, azaldu duen bezala, Multimedia Komunikazioaren masterrak, aurten Eitb-k eskainitako 6 hilabeteko praktikak izango ditu, jada EHUk hainbat enpresetan eskaintzen dituen 3 hilabeteko praktikaz aparte. Bestalde, ikasleek edo irakasleek jarduera bereziak burutzeko proposamenak egin ditzakete eta programaren barnean sartuko dira hauek. Ordutegia arratsaldez izango da 4etatik 8etara. Masterrari buruzko informazio gehiago jasotzeko bisitatu web orria: http://multimediakomunikazioa.eus/

 

Prentsaurrekoan Xabier Madariaga egon zen Gizarte eta Komunikazio zientzien fakultatean. Bertan, ikasketa unibertsitarioak bukatu eta gero izandako ibilbide profesionalaz mintzatu zen: Kazetaritzako 3.mailan Londresen egindako Erasmusari esker kontaktuak egin zituen geroago Jerusalemera korrespontsal gisa joateko. Jerusalemen 3 urte egonda trebetasuna lortu eta “momentu paregabeak bizi eta lokutatu” egin zituen. “Lehenengoak (transmisioak) nahiko desastrosoak izan ziren, baina hala ere aukerak eman zizkidaten”, mintzatu zen Madariaga.

 

“Gertaeraren protagonistarekin enpatizatzen saiatzen naiz” adierazi zuen Madariagak galderen txandan, albisteak lokutatzeko orduan kontuan hartu beharreko faktorei buruz galdetzean. Haren aburuz, kazetariak enpatia izan eta transmititu behar du.

Aken berrietaz ohartu nahi?

Izan gure komunitatearen parte eta ez galdu gure argitarapenak!

Mezuren bat bidali nahi?

¡Bien! Mensaje recibido

© 2023 por "Lo Justo". Creado con Wix.com

bottom of page